Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:01ean, 19:31ean eta 19:41ean.
Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:45etik 22:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxuriranzko zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.
Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin.
Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik txartela erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsultaru edota @euskotrenEJGV twitter gunea erabili.