Emakundeko Begira batzordeak publizitate arloan sexismoaren aurka borrokatzea du xede. Hain zuzen ere, Begira batzordea da komunikazio ez-sexistarako bidea hedabideekin eta publizitate agentziekin batera lantzen hasi dena. Urte eta erdian landu du batzordeak kode deontologikoa, 21 enpresen parte-hartzearekin. Izaskun Landaiada Emakundeko zuzendariak helmuga baino, kode deontologikoa "bidearen hasiera" dela zehaztu zuen. "Emaitzak epe ertain eta luzera sumatuko dira, baina gutxiago lortuko litzateke ezer egingo ez bagenu".
Landaidak ere zehaztu du gizartea aldatzeko "balioak aldatu" behar direla lehenik eta behin, eta horretan komunikazioak eta publizitateak duten "indarra" gogoratu du.
Kode deontologikoak komunikazioa eta publizitatea hobetzeko balioko duela nabarmendu du, bai "justizia sozialean", bai edukien kalitatean. Halaber, Landaidak elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu du, Internet arloan lan egiteko, esaterako.