'Adarretatik zintzilik' antzezlana Deustuibarrako Bekoerri kultur elkartean ikusgai

uriola.eus 2016ko mar. 4a, 10:39

Asteazkenean, martxoaren 2an, abiatu zuten Ane Zabalak eta Galder Perezek Adarretatik zintzilik antzezlanaren bira. Bikotea Euskal Herri osotik ibiliko da euren lan berriena eskaintzen. Tartean, gaur, Deustuibarran egongo dira.

Galder Perezek eta Ane Zabalak "oso gomendagarria" den antzezlana eskainiko dute, Adarretatik Zintzilik izenburua duena. Lehenengo saioa Iruñean izan zen asteazkenean eta martxoaren 27an izango da azkena Bastidan. 

Gaur, hilak 4, Bekoerri kultur elkartean, Deustuibarran egongo dira.

Antzezlan nostalgikoa

40 urte bete barri dituen persona bi dira obrako protagonistak, aktore biak be edade horretara ailegau dira eta. Komedia formatuan, bizitakoaren nostalgia eta aurrera begirako zalantzak azaleratzen dira Adarretatik zintzilik antzezlanean. 

Ane Zabala eta Galder Perezen esanetan, euskal komedia nostalgikoa da. Aktore eta obrearen bultzatzaile biek alkar ezagutzen dabe umetatik eta urte asko daroez alkarregaz proiektuak aurrera ataraten: Lehenengo irratian eta gero, antzerkigintzan. 1975ean jaio ziranez, 40 urtera heldu dira aurten eta horrek antzezlan hau egitera bultzatu ditu. Publikoagandik hurre egongo dira Adarretatik zintziliken, eurek gogoko daben moduan. Baina oraingoan, euren sentipenak sekula baino agirikoagoak izango dira.

Antzezlanaren argumentuaren laburpenak dinoanez, 40 urtera heldu diran lagun bi krisian sartu dira: Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez... mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Nostalgiatik eregitako komedia da, hortaz, Adarretatik zintzilik, antzezlan autobiografikoa.

Giltxikaro izenpean, alkarregaz antzezlan ugari egindakoak dira Galder Perez eta Ane Zabala. Oraingo honetan, Leo Bilbaoren ardurea izan da espazio eszenikoa, Dijey Fufu arduratu da musikaz eta Ylenia Bagliettoren laguntzinoa be euki dabe, besteak beste. Hori bai, oholtzan Zabala eta Perez izango dira protagonista nagusi eta bakar.