Dinamizatzaileak argitu bezala, tailerrak hiru helburu izango ditu. Alde batetik, ikastaroan parte hartzen duten pertsonek komikietako irakurketa kritikoa egiten ikastea, euskal komikien bilakaera historikoa zein egungo joerak hurbiltzea, eta azkenik, euskal emakumeen ekarpenak komikigintzan baloratzea.
Tailerrak asteartero eskainiko dira bi orduko saioekin, 18:00etatik 20:00ak arte. Gehienez hogei pertsona apuntatu ahal izango dira tailerrera, eta orokorrean sesioak teoriko-praktikoak izango dira. Mintegian zehar, asteartero partehartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.
Izena emateko epea martxoaren 7tik 23ra bitartean izango da, liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez apuntatu ahal izango da interesatua. Tailerra doakoa izango da.
Programa
1. Begiradak komikietan eta euskal komikien historia (I). 1894-1939: lehen komikialdizkariak eta Ignazia de Zabalo.
2. Euskal komikien historia (II). 70eko hamarkada: Kili-Kili, Ipurbetz, Alde! (Asun Balzola, Encarni Genua, Alazne Mendizabal, Izaskun Ibarrola, Gentz del Valle).
3. Euskal komikien historia (II) 80ko hamarkada: Habeko Mik, Napartheid (Amparo Acarregui, Arantza Uriarte, Mª Jesús Cuende, Mercedes Cendrero, Mª Consuelo León, Aizpea Goenaga, Mertxe Ezeiza)2 .
4. Euskal komikien historia (II) 90eko hamarkada: Aizan, Sauré, lehiaketak, fanzinak, … (Maite Martínez de Arenaza).
5. XXI.mendeko euskal komikigintza: Astiberri, Xabirioi, … (Axpi, Maite Gurrutxaga,…).
6. Emakumeak eta komikia: A-tik Z-ra izeburuko gida (I).
7. Emakumeak eta komikia: A-tik Z-ra izenburuko gida (II). Ebaluaketa.