Kakitzat Koordinakunde Antimilitaristak deitua, gaur burutu da NATOri ezetza emateko elkarretaratzea. Antolakundeak gogorarazi duenez, martxoaren 12an Estatu Espainolak NATOren barruan 30 urte beteko ditu. Tartean, 1986. urteko martxoaren 12an Euskal Herriak argi eta garbi ezetz esan zion NATOri, militarismoari, gerrei. Erreferenfumean aldiz, Euskal Herriko bozken emaitza hauek izan ziren: Bizkaian bozkatzaileen %64,6 ezetz esan zion militarismoari, Gipuzkoan %68,3, Araban %52,5 eta Nafarroan %52,7.
Prozesu honen ondorioz, 1989. urtean ejerzitoen eta soldadutzaren kontrako lehenengo intsumisio-kanpainak jaio ziren.
Adierazpenean agertu bezala, "NATOren barruan parte hartzeak militarismoa bultzatzea eta gastu militarra haunditzea suposatzen du, eta honek oinarrizko zerbitzuetan murrizketak dakartza (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, eta abar)."
Gaur egun milloika lagunek bere etxeak bertan behera utzi behar izan dituzte eta haien herrialdetik ihes egin behar dute, gerretatik ihesean. Horren ondorioz NATOren barruan dauden estatuetan onarpenik gabeko hainbat errefuxiatu bizi dira, inolako eskubiderik gabe.
Hau guztia dela eta, duela 30 urte NATOren aurkako mobidan parte hartu zuten lagunek, intsumisio kanpaina aurrera eraman zuten antimilitaristekin batera, kontzentrazio deialdia egin dute, baita martxoaren 12rako egun osoko jarduerak antolatu ere.
Martxoaren 12an, NATOren aurkako 30. urtemuga:
12:30ean: NATOren aurkako “kalejira-antimilitarista”ren hasiera: Zabalburu plazatik Bilboko Gobernu Militarraraino. Gurekin batera: “Orkresta Nazional” elektro-txaranga.
13:00ean: “Musika militarra”ren kontrako MARTXA; Bilboko Gobernu Militarraren aurrean hasita eta Errekaldeko Etxarri Gaztetxean amaitu.
14:30ean: “Herri Luntxa” “Etxarri Gaztetxean” (Errekalde).
17:30ean: Triki-Poteo Antimilitarista Errekaldetik; Etxarri Gaztetxean hasiko da.
19:30ean: NATOren aurkako KONTZERTU MUNDIALA, “Etxarri Gaztetxean” (Doctor Díaz Enparantza, 9):
-Primeros Auxilios;
-JMA-JON Manteca`s Army;
-Vomitando Desperdizios;
-BarbaCore.