Ibilgailuentzako zirkulazio bide mozketak datorren igande, astelehen eta astearterako

uriola.eus 2016ko mar. 4a, 07:30

Igandean, martxoak 6, 06:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Leizaola Lehendakariaren kalea, Abandoibarra etorbidearen eta Deustuko zubiaren artean obrako garabi bat kentzeko. Ordezko bideak Uribitarte arrapalak, Mazarredo zumarkalea eta Euskadi plaza izango dira eta itxiko den eremuan dauden garajeetara Deustuko zubitik sartu ahalko da. 

 

Era berean, igandean, 'BTT Raúl Gurekin II. Martxa'ren harira, 05:00etatik 15:30etara bitartean gutxi gorabehera, Martin Barua Picaza kalea, Goiko Torre eta San Adrian kaleen artean, ibilgailuentzat bidea itxiko da eta aparkatzeko lekuak okupatuko dira. Bestalde Espinosa Orive Doktorearen kalean aparkatzeko lekuak okupatuko dira, 5 eta 11 zenbakien parean, Bilbobusen geralekua behin-behinean hor jarri ahal izateko. 

Gainera, martxoaren 7ko lehenengo ordutik martxora 8ra bitartean, ez da Prim kaleko ezkerreko igogailua martxan egongo kable eta trakziozko polea berriak jartzeko arrazoiarekin. Zerbitzua asteartean abiaraziko da berriro. Egun berean ere goizeko 9:30etatik 13:30ak bitartean, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Sanrokebidea, Artxanda- Egirleta errrepideko bidegurutzearen parean lorezaintzako mantentze-lanak egietko asmoz. 

Azkenik, datorren astelehenarako beste mozketa baten berri eman du Bilboko Udalak. Izan ere, lorezaintzako mantentze-lanen arrazoiarekin, martxoaren 7tik 11ra, 9:30etatik 13:00etara bitartean, zirkulazio-errei bat okupatuko da Sabino Arana etorbidean, Jesusen Bihotzaren plazarako  noranzkoan, Felipe Serrate kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean. Dena den, ibilgailuentzat zirkulazio-bide bi libre egongo dira etengabeko noranzko bietan.