'Gaztetalk Bilbao Europa', gazteriari zuzendutako mintegia

uriola.eus 2016ko mar. 3a, 09:00

Atzo Bilborock aretoan, gazteriari, enpleguari eta ekintzailetzari buruzko Gaztetalk Bilbao Europa mintegiari eman zitzaion hasiera. Gaur ere, martxoak 3, aurreko gaiei buruz eztabaidatzeko aukera izango da.

Laurogei pertsona baino gehiago izan dira honetan parte hartu dutenak; Iñaki Garcinuño Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidentea eta Itxaso Andueza EGK-ko presidentea, besteak beste. Mondragon edota Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak ere izan dira. 

Gaztetalk Bilbao Europa hausnarketarako, ezagutzarako eta parte-hartze aktiborako espazioa da, gazteei eta gazteriaren arloko politiken arduradunei erronkak identifikatzeko eta elkarrekin proposamenak eta gomendioak emateko. Atzo eta gaur ospatuko den jardunaldi honek jarraipena izango du urrian egingo diren topaketa batzuen bitartez. Bigarren foro horrtean, balioen eta parte hartzearen gaiei ekingo zaie.

Europar Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programak eta Bilboko Udalak finantzatzen duten GAZTETALK BILBAO EUROPA, gazteriaren arloko politiken erronkak eta horien barruan burutzen dituen ekintzak europar testuinguatuko dira.