'Lágrimas solubles' antzerkia taularatuko dute San Frantziskoko udaltegian

uriola.eus 2016ko mar. 3a, 09:00

San Frantziskoko udaltegian taularatuko da Lágrimas solubles antzerkia larunbatean, martxoak 4, eta 10era arte izango da bertan. 19:30ean hasiko da eta aforoa 60 pertsonentzakoa izango da. 

Julio Diez da egilea eta aktoreak Haizea Aguila eta Arantzazu Sanz. Bi aktore hauek Elena Bezanillaren zuzendaritzapean egin dute lan eta Aitor Mudohren musikarekin mugitu dira. Arantza Flores izan da taula gaineko argiak jarri dituena eta Anade de Arriba bi aktoreen arropen ardura izan duena.

 

Sinopsia

Olga eta Ana pisukideak dira. Batzuetan lana daukate eta beste batzuetan sosik gabe daude. Baina asteburua dator eta eguraldi onaz gozatzeko eta aprobetxateko prestatzen dire. Denbora kronologikoaren eta meteorologikoaren bidez emakume bien bilkaera erakusten da. Zentzumenen iritzien bidez (airea falta da, haize gehiegi dago edo udako giroa mehatxatzen duen euria) aurkitzen dira beste batzuen desirak, nahitaezko desira, ametsak betetzen dituzten desirak.