Martxoaren 8aren baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

uriola.eus 2016ko mar. 3a, 10:20

Martxoaren 8ari begira, emakumearen eguna dela eta, 'Bilboko Emakumeak. Nosotras contamos' izeneko dokumentala aurkeztuko dute martxoaren 7an Bidebarrietako Liburutegian eta 'Itsasadarra, zubiak eta emakumeak' bisita turistiko gidatuak ere izango dira martxoaren 2tik apirilaren 2ra. Guzti honetaz gain, martxoaren 6an estropada bat ospatuko da San Telmo auzoan.

'Itsasadarra, zubiak eta emakumeak'

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela medio Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak ibilbide-paseo gidatu azalpendunak antolatu ditu eta itsasadarra izango da ardatza uriaren historian emakumeek egindako ekarpena ezagutarazteko eta agerian jartzeko. 

Bi orduko iraupena izango duen ibilaldian Bilbo arkitektonikoa bisitatuko da. Jarduera honekin, emakumeen bizimodua aztertu nahi da, zertan egiten zuten lan, zeintzuk ziren euren ohiturak eta egitatekoak eta zer-nolako aldaketak ekarri zituen historian zehar gizonek egin izan dituzten lanak emakumeak egiten hasi zirenean XX. mendean. 

Ibilbide ludikoa eta pedagogikoa izango da eta herritarrak Bilbori buruzko hainbat gauza ikasi ahal izango dituzte. Taldekako ibilaldiak ere egingo dira martxoaren 9tik apirilaren 2ra bitartean. San Anton zubiaren hasieratik, Urazurrutiako kaleko 2tik, irtengo dira.

Estropada

Barrika Piragua Taldeak antolatu ditu dagoeneko bederatzigarren edizioa ospatuko dituen estropadak. Hauen helburua, kirolean emakumeen presentzia indartzea da.

Guztiz doakoa izango da parte hartu nahi duenarentzat eta ekitaldi amaieran txokolatada handi bat egongo da. 

Goizeko 11:00etan izango da San Telmo auzoan, martxoaren 6an.