Bihar, martxoak 4, ostirala, 07:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz; garajeetarako sarrera baimenduko dute; eta ordezko bideak Novias Salcedo eta Villabaso izango dira.
Zirkulazio etenaldi hau, hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.
Bestalde, bihartik hilaren 8ra bitartean, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta aparkalekuak okupatuko dira Benidorm kalean, 6. zenbakiaren parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; lanak aurrera egin ahala aparkalekuak mugatuko dira eta hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.