Suhiltzaileek ateak irekiko dizkiete bilbotarrei

uriola.eus 2016ko mar. 3a, 08:00

Bilboko sihiltzaileek, zapatuan, martxoak 5, urtero legez, ikusgai jarriko dituzte herritarrentzat Miribillako parkeko euren instalazioak.

Suhiltzaileek zeinbat ekintza egingo dituzte. Horietako lehena martxoaren 5ean euren intalazioetako ateen irekiera izango da. Ospakizunok martxoaren 8an amaituko dira. 

 

Instalazioak ikusgai herritarrentzat

Ekitaldiak zapatuan hasiko dira Miribillako instalazioetan. egun horretan zabalik egongo dira herritarrentzat hango instalazioetako ateak, suhiltzaileek egunero egiten duten lana eta larrialdiei aurre egiteko irteeretan erabiltzen duten materiala ikusteko eta ezagutzeko. 

Zapatuan 10:00etatik 13:30era bitartean, instalazioak bisitatzera doazenek zenbait espazio ikusi ahal izango dituzte.Umeentzako jolasak eta Gargantua ere han izango dira. Bisitariei intsigniak, gozokiak eta freskagarriak banatuko zaizkie, baita zenbait enpresa laguntzailek emandako opari batzuk ere. Azkenik, jarduerak 13:30ean amaituko dira.

 

Bilboko Suhiltzaileen XV. saria

Domekan, martxoaren 6an, egunak kirol eta lagunarteko kutsu handiagoa izango du jaiarekin bat egin nahi duten estatuko suhiltzaileen beste zerbitzu batzuekin. Egun horretako ekintza nagusia Bilboko Suhiltzaileen XV. saria izango da, Bilboko kaleetan zehar bideratuko den sei kilometro inguruko lasterketa. Bertan, Bilboko Udaleko langileek eta beste toki batzuetako suhiltzaileen ordezkariek haru dezakete parte. Lasterketari irteera eta amaiera Deustuko suhiltzaileen parkean bertan emango zaizkio. 

Parte-hartzaileei sariak eta opariak Suhiltzaileen instalazioetan bertan banatuko zaizkie 12:15etatik aurrera eta kopaua ere eskainiko zaie han bildutako guztiei. 

 

Zaindariaren jaia

Martxoaren 8an, asteartean, 11:00etan, ibilgailuen karrusela Miribillako parketik irtengo da eta Bilboko jaleetan zehar ibiliko da. 

Eguneko ekintza nagusia eguerdiko hamabietatik aurrera hasiko da suhiltzaileen parkean bertan ospatuko den zaindariaren, San Juan de Diosen, omenezko mezarekin. Ospakizuna amaitzen denean, 12:30ean, agintariei harrera egingo zaie, baita, 2015. urtean erretiroa hartu zuten kideei omenaldia ere; horiei oroigarriren bat emango zaie. Hiru egunetan zehar egindako ospakizunen antolaketan parte hartu duten enpresa guztiei ere opariren bat emango zaie esker ona erakusteko. 

Lankidearteko bazkaria egingo da 14:00etan eta, 16:00etan, Suhiltzaileen IX. Mus Txapelketa hasiko da aurtengo jarduerei amaiera emateko.