"Ekimen kolektibo desobedientea" antolatu du Bizkaiko Ikasle Abertzaleak gaurko

uriola.eus 2016ko mar. 17a, 09:16

Gaur, martxoak 17, baterajotze nazionala iragarri du Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundeak Euskal Herri osoan. Bilboko manifestazioa 11:30ean abiatuko da Termibusetik eta Jesusen Bihotza plazan izango du bukaera.

Mobilizazioaren helburua "ikasleei desobedientziarekin batera aurrera egiteko eraikuntza ezinbestekoa dela, buruan sartzen hastea" da. Manifestazioan bertan ere, hori irudikatu nahi dute, ekimen desberdinak eginez. Alde batetik, ibilbidean zehar elkarretaratzeko parte hartzaile guztiek egiteko bi "ekimen kolektibo desobedientea" prestatu dituzte, salaketa edota desadostasuna erakusteko egungo hezkuntza ereduari. Elkarretaratzea behin amaituta, taller eta eztabaida desberdinak planteatu dituzte, "ikasleei datozen ikasturteetarako bai desobeditzeko zein alternatibak erakitzen hasteko tresnak eskaintzeko" asmoz.