Wolf Alice taldeak sareetan eman zuen ezagutzera bere burua eta urtebete eskas geroago jarraitzaile gehien dituen taldeetako bat da, ez soilik jatorrizko Erresuma Batuan, baizik eta nazioartean.
Karl Hyde eta Rick Smith musikariek osatzen duten bikote britainiarrak Underworld izenpean jo du 80ko hamarkadatik, eta musika elektronikoari zein techno house progressive estiloari dagokienez nazioarteko erreferente handia da. 2011ko abenduan 2012. urtean Londresen ospatu ziren Olinpiar Jokoetako inaugurazio ospakizuneko musika ekoizteko aukeratu zituzten. Lan horri esker, talde britainiarrak soinu berrikuntzaren Q saria irabazi zuen.
Editors funtsezko izena da, indie rock estilo peto-petoa duena. Taldea osatzen duten kideek Staffordshire Universityn ezagutu zuten elkar 2003. urtean, eta bi urte geroago beren lehenengo lana heldu zen:The Back Room. Lan horri esker, bai publikoa, bai kritika bereganatu zituzten. Taldeak eboluzionatu eta estilo propioa sortu du, gitarra oso nabariak erabiltzetik sintetizaileen bitartez abestiak nahastera pasatu baitira; era berean, bi soinuak nahasten dituzte oso bereizgarria den musika sortzeko. Tom Smith eta taldekideak jaialdira itzuliko dira bizitako ibilbide luzearen errepasoa egiteko Papillon edo Munich gisako abestiekin, baita In Dreams lan berria aurkezteko ere.
Ontariotik (Kanada) Junior Boys taldea heldu da kaleratu berri duten Big Black Coat diskoarekin; disko horren bidez bikoteak tekno sustraiak berreskuratu ditu, betiere bere pop bereizgarria galdu gabe.
Bestalde, Blossoms taldeak, indie pop estiloan jotzen duen bostekoak, aurkezpen-gutun gisa BBCko Sound of the Year zerrenda ospetsuan laugarren postua lortu izana du.
C. Tangana madrildarrari dagokionez soilik 25 urte izanik 10 baino gehiago daramatza grabazioak, maketak eta mixtape zintak argitaratzen; gainera, estatu mailan bere izena ezagun egin da rap musikarien munduan.
Bilbao BBK Live Jaialdiaren antolakuntzak kartela egun bakoitzean zein izango den adierazi du, jarraian adierazten den ordenan. Eguneko sarrerak hurrengo asteartetik aurrera, martxoak 8, eskura daitezke.
Egitaraua
Osteguna, 7
ARCADE FIRE / NEW ORDER / M83 / CHVRCHES / HOT CHIP / YEARS & YEARS / WOLF ALICE / HOLA A TODO EL MUNDO / HIDROGENESSE / RURAL ZOMBIES / BEGIZ BEGI...
Ostirala, 8
PIXIES / UNDERWORLD / GRIMES / LOVE OF LESBIAN / JOSÉ GONZÁLEZ / JUNIOR BOYS / SLAVES / BLOSSOMS / BELAKO / NUDOZURDO / C. TANGANA / INHEAVEN / GREEN CLASS...
Larunbata, 9
TAME IMPALA / FOALS / EDITORS / FATHER JOHN MISTY / COURTNEY BARNETT / JAGWAR MA
/ TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO / WAS / YELLOW BIG MACHINE...
Prezioa
3 egunetarako bonua: 120 euro + 6 euro gastuak
3 egunetarako bonua + kanpina: 130 euro + 6 euro gastuak
Eguneko sarrera: 58 euro + gastuak
Eguneko sarrera + kanpina: 68 euro + gastuak
Eguneko sarrerak hurrengo asteartetik aurrera, martxoak 8, eskura daitezke. Eguneko bonuak salgai daude dagoeneko.
15 euroko deskontua Kutxabank txartelarekin bonuak erosiz gero (bonu 1 txartela bakoitzeko), martxoaren 4tik aurrera Kutxabank sarean (zerbitzu anitzeko kutxazainak eta webgunea).
10 euroko deskontua K26 /K26+ txartelekin eguneko sarrerak erosiz gero (sarrera 1 txartela bakoitzeko), martxoaren 8tik aurrera Kutxabank sarean (zerbitzu anitzeko kutxazainak eta webgunea).