'Euskaldun baten hizkuntz bidaia' hitzaldia Karmelo Ayestaren eskutik

uriola.eus 2016ko mar. 3a, 10:00

Datorren martxoaren 16an, Karmelo Ayesta Sagarduy industria-ingeniariak 'Euskaldun baten hizkuntz bidaia' hitzaldia eskainiko du Bizkaiko industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean. Hitzaldian, euskararen erabilerak duen bilakaerak agerian jarriko ditu besteak beste. 

Bilboko udalak babestua, euskararen bidaia erraztea helburu duen hitzaldia eskainiko da Karmelo Ayestaren eskutik. Hitzaldian, antolatzaileek argitua, zenbait erantzun proposatuko dira. Besteak beste:

  • Euskaraz bizitzeko motibazioa indartsuagoa da norberaren asmo transzendentaletan eta balioetan oinarritzen denean.
  • Prozesuaren arrakasta bermatzeko beharrezko dira gaitasun emozionalak lantzea, nork bere buruaren ezagutzan sakontzea, huts egitetik ikastea, eta euskararen gaineko aurreiritziak zalantzan jartzea.
  • Emaitza hobeak lortzen dira elkarlanean arituta, eta enpatia eta konfiantzatik abiatuta, hizkuntza-gatazkaren paradigma erabilita baino.

Harremanetarako Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak telefono zenbaki eta email helbide bat jarri ditu eskura: 

Tel.: 944232244 

Emaila: ekb@coiib.es