Harkaitz Canoren hitzaldia Azkuna Zentroan

uriola.eus 2016ko mar. 4a, 09:45

Harkaitz Cano idazleak 'Idazten ikastea eta idazlearen lanbidea: esperientzia pertsonaletik fikzio literariora' inagurazio hitzaldia emango du Azkuna Zentroko Letra Eskolan, literatura-tailerraren sorkuntzarako prestakuntza jardueren esparruan. 

'Idazten duten guztiak idazleak dira? Nola bilakatzen dira fikzio literario esperientzia pertsonalak? Esperientzia autobiografikoa behar al da idazteko?' Gai horiek eta idazlearen labideari lotutako beste batzuk, gakoak eta sekretuak hartuko ditu kontuan Harkaitz Canok. 

Hitzaldia gaur izango da arratsaldeko 19:00etan, gazteleraz. Sarrera guztiz doakoa izango da eta gonbidapena jaso beharko da infopuntuan.