Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?

uriola.eus 2016ko mar. 4a, 10:08

2015eko zientzia-albiste garrantzitsuenen artean CRISPR teknika dago. Teknia horren bitartez DNA sekuentzia bat, adibidez gene bat, berridatz daiteke. Gai horren inguruan mintzatuko da Koldo Garcia ikertzailea. 

Koldo Garcia biologo konputazionala Euskal Herriko Unibertsitateko eta Biocruceseko ikertzailea da, eta martxoaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika? hitzaldiko protagonista izango da. Euskaraz eskainiko du hitzaldia. 

Zientziateka ekimenaren baitan, hilean bitan EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak antolatzen duten ekimena da Koldo Garciaren hitzaldia.

Hitzaldia Azkuna Zentroko Bastida Aretoan eskainiko da doan. Hala ere, sarrerak aurretik hartu beharko dira informazio gunean.