Izena emateko epea martxoaren 7ko 9:00etatik hilaren 10era arte izango da eta hau www.bilbao.eus helbidean edota 010 / 944 010 010 telefonoal egin beharko da.
Orain dela hilabete iragarri zuen Bilboko Udalaren Gazteria Sailak 'Guneberri', 'Kideberri' eta 'Zientzia Zoroa' programen agenda Bilbon erroldatuko gaztetxoentzat.
'Gunerberri' programak 288 plaza eskaintzen ditu bost eta zortzi urte bitarteko umeentzat eta 'Kideberri' programak 120 bederatzi eta hamaika urte bitartekoentzat. Bi programa hauen ardatza eguraldi atmosferikoa izango da.
Bi programa hauek martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean goizeko 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita Abandoko barrutian, Sanchez Marcos Ikastetxean, eta Deustuko, Castañoseko, Otxarkoagako, Begoñako, Zapi Kaleetako, Iralako eta Zorrotzako udaltegietan.
Izena ematean 16 euro ordaindu behar dute interesatuek.
Beste alde batetik, Zientzia Zoroa programa zortzi eta hamaika urte bitarteko neska-mutilkoentzat da, eta aurten Basurtoko Udaltegian izango da.
Edizio honetan tailer horietan parte hartzen dutenek oso modu aktiboan arituko dira eta egun batez zientzialariak izango dira; izan ere, esperimentazio zientifikoa landuko dute oinarri kimiko, fisiko, geologiko eta biologikoekin. Etxeko elementuak erabiliko dituzte, eta gero, hala nahi izanez gero, erraz errepikatu ahalko dituzte esperimentuak etxekoekin edo lagunekin. Amaitzeko, zientzialari esperimentatu batek 'Izotza eta Sua' iksukizuna eskainiko du. Parte hartzaileak esperimentuetan laguntzaile aritu ahalko dira.
Martxoaren 29a, 30a, 31 edo apirilaren 1a, 16:30ak eta 19:30ak bitartean aukeratu beharko dute honetan parte hartu nahi dutenak. Zientzia Zoroa programak 160 plaza dauzka, 40 plaza eguneko. 10,70 euro ordaindu beharko dira.
Plazak heldu ahala esleituko dira.