Rob Haydenek mugimendua sustatzeko tailerra zuzenduko du

uriola.eus 2016ko mar. 21a, 06:00

Sifting izeneko mugimendua garatzeko tailerra emango du Rob Haydenek hilaren 25a bitartean Punto Fuga espazioan. 

Egunak jokoekin hasiko dira taldeko dinamiken bitartez. Hasieran oso errazak izango diren jokoak izango dira, baina pixakanaka hauen konplexutasuna aurrerantz joango da. Hala ere, euren helburua "mugimendua zein puntutan akzio bilakatzen den" aurkitzea izango da. Tailerra dantzariei, aktoreei, zirkuko kideei... irekita egongo da. 

Rob Haydeni buruzko zerbait jakin nahi izanez gero, ikusi hau: www.youtube.com

 

Tailerra

Punto Fuga (Gorteak kalea 29-31) espazioan izango da tailerra, 10:00etatik 14:30era. Prezioa 110 eurokoa da.