Marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du Berreginen Museoak

uriola.eus 2016ko mar. 7a, 10:22

Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan prestakutza jasotzeko aukera eskainiko du aurten ere, apirilaren 5etik ekainaren 24ra arte. 

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira. 95 eurokoa da matrikula eta klaseek bi orduko iraupena dute, honako ordutegiarekin:

  • Astearte eta ostegunetan, 10:30etatik 12:30etara
  • Asteazken eta ostiraletan, 10:30etatik 12:30etara
  • Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50etara
  • Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50etara
  • Astearte eta asteazkenetan, 18:10etatik 20:00etara