Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, presentzia eszenikoari buruzko tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Tailerra, antzerki fisikoaren barruan ibilbide luzea duen eta Europa osora, Argentinara edo Mexikora eraman duten berak sortutako pertsona bakarreko ikuskizunak dituen Bea Insa antzezle eta sortzaileak emango du.
Tailerra antzezle, dantzari eta abeslari profesionalei zein zaletuei dago zuzenduta, eta baita jende aurrean agertzea eska dezakeen lanbidea duten pertsonei ere, irakasleei edo musikariei, besteak beste. Helburua presentzia eszenikoa, egia eta antolakuntza lortzea da, lan fisikoa eta ahozkoa eginez eta eszenako jokaera aztertuz.
12 ordu iraungo dituen ikastaroa 19:00etatik 21:30era eskainiko da BilbaoEszenan, ostegunez, apirilaren 14an, 21ean eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an. Prestakuntzarako ekimen horren kostua 60 eurokoa izango da, 50 eurokoa Bilbaoeszenako, Ataeko, Artekaleko eta Addeko kideentzat.
Tailerraren helburu nagusiak, antzezleei kontzentrazioa, koordinazioa eta oreka hobetzeko beharrezko tresnak ematea da, horrela, eszenatoki gaineko segurtasuna, azkartasuna, entzuteko gaitasuna, bat-batekotasuna eta presentzia handitzeko. Gainera, antzezlea klixez, tentsioz eta blokeoz askatzea, gorputzaren adierazpenerako baliabideak egoki erabiltzen eta antzezpenaren artean gorputza eta ahotsa erlazionatzen irakastea ere bilatzen da.