Gaur eguneko euskalkiak ezagutzera ematea du helburutzat Euskalkiak izeneko webguneak. "Baita euskalki horien sorlekuak, historian zehar garatu diren literatura-euskalkiak eta 1964az geroztik egituratu den euskara batua ere".
Euskalkien sailkapenak, ezaugarriak, ikus-entzunezkoak, hiztegiak, esaera zaharrak eta esapideak bildu dituzte, besteak beste, web gunean.
Koldo Zuazo, Oneka Alvarez, Xabier Eizagirre, Iñaki Iñarra, June Lauzirika eta Teresa Portugalek sortu dute webgunea Creative Commons lizentziapean.
Aurkezpena
Gaur, hilak 10, 19:00etan aurkeztuko dute Bizkaia Aretoko Oteiza auditorioan (Abandoibarra etorbidea 3) www.euskalkiak.eu ataria.