Mikel Martinez izango da Eskena alkarteko zuzendari barria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 8a, 08:15

Euskadiko Produktore Eszenikoen Alkartea da Eskena. Gogoeta sakon baten barruan, erronka barriei aurre egiteko asmoz izentau dabe Mikel Martinez zuzendari. Pilar Lopez, Gorka Minguez, Ana Pimienta eta Ane Aiestaran be zuzendaritza talde barrian sartu dira.

Arte eszenikoetako euskal produktore gehienak batzen ditu Eskenak baina, Mikel Martinezek gogoratu eragin dauenez, aldaketa prozesu baten bete-betean sartuta dago alkartea, horrek dakarzan alde on eta txarrakaz. Azkenaldion, ekintza eremua zabaltzeari ekin deutso Eskenak, gizarteagaz, publikoagaz eta antzerkigintzako eragileakaz hartu-emona estutzeko.

Egitura horizontal eta parte-hartzailearen aldeko apustua egin dabe Eskenako kideek. Horregaitik, Mikel Martinezek ziurtatu dau, alkarlanaren eta militantziaren alde egingo dauela. Bera be, antzerkigintzako militantea dala dino Martinezek.

Sektorearen inguruko gogoeta prozesuan dago Eskena eta zuzendaritza batzordea aldatzea be horren barruan dago. Estutasun zein dinamismo handiko sasoia da hau, Eskenaren esanetan. Euskal antzerkigintzearen erronkei aurre egiteko prest dago batzorde barria.

Mikel Martinez izango da, beraz, Eskenako zuzendari barria eta, beragaz, antzerkigintzearen munduko hainbat personak osotutako batzordea egongo da. Zuzendariordeak honeek izango dira: Pilar Lopez (FAETEDA eta diru-laguntzinoen arloak), Gorka Minguez (formakuntza eta bazkide barriak), Ana Pimienta (Kultura Auzolanean) eta Idoia Aiestaran (komunikabideak eta sektore hitzarmena).

Osorik irakurri