Martxoak 8, aldarrikapenetik berdintasunera

uriola.eus 2016ko mar. 8a, 13:15

Uribarriko Ernai taldeak gaur goizean eskegi duen pankarta

Protestak eta eskakizunak ospakizunarekin nahastuko dira beste behin martxoaren 8an. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortze-bidean oraindik orain egiteko asko dagoen seinale. Bilbon, hamaika ekimen eta jarduera antolatu dira gaurko egunean. Horietako batzuk bildu ditugu.

Uribarri

Aletu Uribarriko taldeak "kalera irteteko" deia zabaldu die auzotarrei gaurko egunean. 19:00etan elkartzeko hitzordua jarri dute arrapala mekanikoetan. Bertan elkarretaratzea egingo dute 'Juntas, diversas y enredadas, feministok iraultzarako prest' lelopean. 19:30ean Arriaga plazara hurbilduko dira.

 

Santutxu

Kaleak "morez koloreztatzeko" asmoz, Santutxuko talde feministak dei egin du 19:00etan Egunkaria plazan elkartzera. Bertatik abiatuko da zutabea Arriaga plazan 19:30ean egoteko. 

 

Martxoak 8, manifestazioa

Euskal Herriko Plataforma Feministak egin du 2016ko martxoaren 8ko deialdi bateratua 'Juntas, diversas y enredadas, feministok iraultzarako prest' lelopean. Bateko eta besteko feministek sare indartsua osatu dutela adierazi nahi dute leloarekin, "mobilizazioetan elkarrekin parte hartzen dugula". Eta, bide batez, apirilaren 9an Gasteizen antolatu duten indarkeria sexistaren aurkako manifestazio nazionalean parte hartzeko mezua zabaldu nahi dute. "Kaleak betetzeko" mezua. 

Bilboko manifestazioa 19:30ean Arriaga plazatik abiatuko da eta, Moyua plaza inguratu ostean, Udaletxean bukatuko da.  

 

'Itsasadarra, zubiak eta emakumeak'

Berdintasun Sailak ibilbide-paseo gidatu azalpendunak antolatu ditu eta itsasadarra izango da ardatza uriaren historian emakumeek egindako ekarpena ezagutarazteko eta agerian jartzeko. 

Bi orduko iraupena izango duen ibilaldian Bilbo arkitektonikoa bisitatuko da. Jarduera honekin, emakumeen bizimodua aztertu nahi da, zertan egiten zuten lan, zeintzuk ziren euren ohiturak eta egitatekoak eta zer-nolako aldaketak ekarri zituen historian zehar gizonek egin izan dituzten lanak emakumeak egiten hasi zirenean XX. mendean. 

Ibilbide ludikoa eta pedagogikoa izango da eta herritarrak Bilbori buruzko hainbat gauza ikasi ahal izango dituzte. Taldekako ibilaldiak ere egingo dira martxoaren 9tik apirilaren 2ra bitartean. San Anton zubiaren hasieratik, Urazurrutiako kaleko 2. zenbakitik, irtengo dira.

 

7Katun

Ostegunean, hilak 10, 20:30ean ekitaldi feminista izango da 7Katu gaztetxean, 21:00etann Jone Urbieta kantautorearen emanaldia (21:00), eta ondoren "jai giro aparta". 

 

[2016-03-07] Koordinakunde Feministaren aldarrikapenak: aurrekontua, Emakumeen Etxea eta elkarrizketa

[2016-03-07] 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bidebarrietan

[2016-03-03] Martxoaren 8aren baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

[2016-03-02] 'Feminismoak egingo gaitu herri!'

[2016-02-29] Martxoaren 8ari begira ekitaldi anitzak prestatu ditu Udalak