Tragedia generoa duen filmak, kotxe batek 2010eko Gabon gauean txirrindulari bat harrapatu eta bertan zauritua utzitako istorioa kontatzen du. Zinegile italiarrak gaur egungo gizarteari kritika egin nahi izan dio. “Pertsonai desberdinen erreakzio anitzen behaketa fina egin ondoren, gizakion balore moral eta etikoen irudikapena eta disekzioa gordintasun guztiarekin aurkezten du”.
Horretarako, Paolo Virzì zuzendariak lau ataletan banatu du pelikula, horietako bakoitzean errealitate desberdinak islatuz. Lau atalen antolaketan Virzik nahi duen tokira eramaten du ikuslea.