Euskal Herriko Antzerkizale Alkartearen (EHAZE) helburu nagusia euskerazko antzerkigintzearen eskakizunei erantzuteagaz batera, euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea da. Asmo horregaz, EHAZEk euskerazko antzerkigintzea eta zaletasuna helburu daben era guztietako ekintza eta jarduerak bultzatzea hartzen dau bere zeregin nagusitzat, ume, gazte zein helduei zuzenduak izan.
Kontuak kontu, antzerkiaren mundua oso sakabanatuta atzemon dau Artetxe and.ak, ez dago sarerik, ez dago plangintzarik, ezta dirurik be. Esangura horretan, mapearena planteau da, jakiteko zer talde eta zer eskola dagozan; horretarako, ikerketa bat, transmisinorako plangintza bat behar da. Erronka handiak Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen Alkarteak zein Eneritz Artetxe haren buru izentau barriak dituenak; gernikarrak badaki alkarteak dauen finantzaketa arazoa, baina beharrezkotzat joten dau holako egitura bat izatea, sare bat sortu ahal izateko.
Eneritz Artetxeren esanetan, mekanismo batzuk aldatu behar dira, ze azken urteotan, urtekerarik bako kalezulo batean ibili da Ehaze; uste dot konponbideak topetako ahalegina behar dala. Gauza asko lortu dira, gauza asko sortu dira ezerezetik, baina, aurrera egiteko, zeozer apurtu behar zan, dinamika bat apurtu, eta jente barria sartu. Bestela, ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua egon da.