Hego Uribeko taldea BBK Bertso Sariketako finalerako sailkatu da

uriola.eus 2016ko mar. 8a, 13:00

Gaur jokatu da XXIV. Bertsolari gazteen BBK Sariketaren bigarren finalaurrekoa Zallako Zine Antzokian. Aurten, institututik antzokira salto egin du sariketak Zallan. Gaurko finalaurrekoa Hego Uribeko eta Uribe Kostako taldeen artean jokatu da. Saioa 10:00etan hasi da, eta ikasle eta irakasleak izan dira entzule.

Irabazlea Hego Uribeko taldea izan da, eta beraz, martxoaren 18an Bilbon jokatuko den finalera sailkatu da.

Gaurko saioko aurkezlea Olatz Larrinaga Caballero izan da, eta epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak, eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari lanetan Maddi Ibaibarriaga Zubikarai aritu da.

Saioa giro ezin hobean garatu da. Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: 

Hego Uribeko taldean Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Txaber Ormazabal, Andere Molinuevo eta Peio Molinuevok kantatu dute. 

Guztira, 419 puntu eskuratu ditu Hego Uribeko taldeak eta 410 puntu Uribe Kostakoak.

 

Finala: Busturialdea vs Hego Uribe

Hori horrela, Hego Uribe taldea finalera sailkatu da. Martxoaren 18an jokatuko dute finala Busturialdeak eta Hego Uribek. Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:00etan. Sarrera doakoa da, eta antolatzaileek gonbidapena luzatu nahi diete bertsozale guztiei bertara hurreratzeko.

 

[2016-02-16] Zortzi talde egongo dira Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketan