Epearen luzapena
Aurten aurrenekoz mugikorrarekin grabatutako film laburren Phone-Fantastikoa lehiaketa antolatu dute jaialdiaren baitan. Laburrak entregatzeko epea luzatu egin dute apirilaren 8ra arte.
Bi sari nagusi emango dituzte: 1.500 euroko lehen saria epaimahaiaren eskutik, eta 750 euroko bigarrena ikuslegoaren eskutik. Beldurrezko edo fantasiazko lanak soilik onartuko dituzte, gehienez ere 10 minutukoak. Oinarriak, halaber, hemen.
Lehiaketa nagusia
Iaz bezala, aurten ere epaimahaiak eta ikusleek bi sari nagusi banatuko dituzte: film luze onenarena, eta euskal film labur onenarena. Euskal Gidoigileen Elkarteak eta Bilboko Fas Zineklubak ere sari bana emango dute.
Bada, lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lanak bidaltzeko epea zabalik da jada. Martxoaren 15a izango da azken eguna, eta hemen kontsulta daitezke lehiaketako oinarriak.
Babesle berria
Aurtengo FANTen babesleen artean Movistar Plus izango da lehenengoz.