Txanogorritxo zitalaren istorio gozoa

uriola.eus 2016ko mar. 10a, 09:00

Galder Perezek idatzi eta zuzendu duen Caparucita feroz antzezlana gaur eta bihar, hilak 11 eta 12, taularatuko du Glu Glu konpainiak BBK aretoan. 

Komedia musikala den arren, vodevil egituratik ere badu Galder Perezen Txanogorritxok. Eta batik bat, ezuste ugari ditu, ezuste kateatuak. Pasioa, dibertsioa, izua eta iruzurra nahastu ditu zurrunbiloan Perezek ikuslearentzat. "Norberak bere nahi eta ezkutuko desioakin gainditu beharreko tranpak", alegia. Ikuskizunak Txanogorritxoren ohiko ipuina hankaz gora jartzen du, eta "argi erakutsiko du nola lor daitezkeen helburuak inolako arrangurarik gabe, desioa ezin dela arrazoiaren bidez gelditu eta haragizko gosearekin hotel bereko pasiloan topo egiten duela".

Txano Gorritxu zitalaren istorioak Caperuzatarren eta Lobotarren artekoa du mintzagai, elkar ikusi ezin diren bi familarena. Caperuzatarren amama El Bosque hoteleko ugazaba da, baina kudeaketa Los Lobo familak darama. Irailean aspaldiko errenta merkea amaitzen da. Ezusteko baten ondorioz, bi familek Benidormeko Gran Hotel El Bosque hotelean topo egiten dute. Lobo gaztea eta Caperuza neska ederra elkarrekin maitemintzea denbora kontua baino ez da. Amamak aspaldiko baldintzak ezabatzen dituen kontratua ez sinatzeko konbentzitzen saiatuko dira. Hamaila gaizki ulertu, endredu, sedukzio eta gora-beheraren ostean, bi gazteak erakartzen jarraituko duten hainbat egoera bitxi sortuko dira.

Leire Ucha, Diego Perez, Mari Cruz Melgosa, Lander Otaola, Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreek gorpuzten dituzte Caperuzatarrak eta Lobotarrak. 

Data: 2016ko martxoaren 11 eta 12an
Ordua: 20:00etan

 

Iturria: www.salabbk.es