'Irudimenetik paperera' idazketa tailerra

uriola.eus 2016ko mar. 22a, 08:58

Miren Begoña Lauzirikak 'Irudimenetik paperera' tailerra eskainiko du apirileko astelehen guztietan Foru Liburutegian. Tailerrak, norberaren sormen prozesua hobetzeko gakoak ateratzea eta idazketaren bidez praktikan jartzea du helburu. 

Martxoaren 14ean ireki zen idazketa tailerrera izena emateko epea, hilaren 30ean bukatuko dena. Liburutegian bertan edota interneten egongo da eskura izena emateko orriak, hogei plaza daudenez, hurrenkeraz betetzen joango da tailerra.

Apirilaren 4a izango da euskarazko tailerraren hasiera data, 25era. Bestalde, euskaraz ez dakienarentzat bigarren aukera bat egongo da maiatzaren 2tik 23ra. Bi hizkuntzatan klase orduak astelehenero ospatuko dira, 18:00etatik 20:00ak arte.

Edukia

1. saioa: Zer lortu nahi da? Sormen estimulua. Norberaren bakantasunarekin lotzea. Sormena: adimena, gorputza, emozioak, ingurua: sormen giroa nola lortu. Sormena sustatzen duten faktoreak.
 
2. saioa: gaiak eta estiloak: Zeintzuk dira norberaren interesak? Orri zuritik flowera. Sormen teknikak: nola eta noiz erabili.
 
3. saioa: oztopoak, sormen blokeoak, nola gainditu. Behatzen eta behaketa horiek bata bestea epaitu gabe egiten ikasi. Feedback.
 
4. saioa: taldean idaztea. Ikasitakoaren laburpena. Eta orain zer? Zer gertatzen da idazketa proiektu bat bukatzen denean?
 
Metodologia
  1. Ikasitakoa finkatzen laguntzen duen inguru seguru batean esperimentatzea.
  2. Parte-hartzaileen helburuetara orientatzea.
  3. Jolas kutsua duten dinamikak, norberaren konfiantza hobetzera zuzenduak.

Tailerra doakoa izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta.