Berria aldizkariak urteroko tradizioa bilakatu du Twitterreko txioen hizkuntzaren erabilera aztertzearena. Zoritxarrez, aurtengo emaitzak askoz okerragoak dira, lehengo urtean baino gutxiago erabiltzen baita euskara euskal agintari eta politikarien artean.
Besteak beste, Bilboko Alkate den Juan Maria Aburtok bere txioen %9 besterik ez ditu euskaraz egiten, gainerako %91 gaztelania erabiliz. Gaztelaniaz aritzen da Twitterren jeltzalea gehien-gehienetan.
Badaude are kasu larriagoak, PSEEko zinegotzia den Alfonso Gilek adibidez %100 erabiltzen du gaztelera, haren alderdikidea, Idoia Mendiaren antzera. Kasu honetan, Mendiak %2 erabiltzen du euskara, beste %98 gaztelera hutsean idatziz.
Dena den, badaude euskaraz gehiago hitz egiten duten politikariak, adibidez, EH Bilduko zinegotzia den Aitziber Ibaibarriagak 10 txioetatik 8 euskaraz egiten ditu. Kasu honetan, gazteleraz idazten dituen guztiak jarraian euskaraz txiokatzen ditu.