EH Bildu zein Udalberri – Bilbao en Común udal taldeetako bozeramaileak diren Aitziber Ibaibarriagak eta Carmen Muñoz-ek Udal Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu diote gaur goizean Aburto alkateari. Talde guztien artean Correscales, prekarietatearen kontrako korrika babesteko erakunde mailako aitorpena adostea dute helburu EH Bilduk eta Udalberrik. Aipatutako korrika otsailaren 18an abiatuko da Bilbotik eta 700 kilometro baino gehiago egin ondoren Bartzelonan amaituko da hilaren 22an.
Osorik irakurri