Oraintsu sortutako sari horrek, zentroak 1982an sortu zenetik mugimendu feministaren pentsamendua eta jarduera artxibatzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko egin duen lanaren garrantzia azpimarratu nahi du. Zentroa Yohn Jauregiko Udaltegiko lehen solairuan dago.
Liburuen, bibliografien, dokumentalen, aldizkarien eta DVD espezializatuen biltegi publikoa izateaz gain, Dokumentazio Zentroak Euskal Herriko mugimendu feministari buruzko ondare-funtsak dauzka eta, hortaz, estatuko liburutegi espezializaturik garrantzitsuenetako bat da. Gaur egun, Zentroak 653 bazkide dauzka.
Ondare dokumentala paperean eta euskarri digitalean artxibatzea, antolatzea eta gordetzea ezinbestekoa izan da Zentroa dokumentaziorako eta kontsultarako zerbitzu modura sendotzeko.
Hori dela-eta, Udalak, Bilbon eta Bizkaian dagoen Emakumeen Dokumentazio Zentro bakarra indartzeko, urtero lagundu du bere sostenguan, ekarpen ekonomikoen bidez.