Bermeoko Liburu eta Disko Azokea, martiaren 11tik 20ra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 9a, 00:00

Euskerazko eta gaztelaniazko nobedade literarioakaz batera, diskoak be erosi ahal izango dira Bermeoko Lameran, martiaren 11tik 20ra, urteroko Liburu Azokan. Idazleak bertara hurreratuko dira liburuak sinatzera eta Bertso papelak erakusketea be ikusi ahal izango da.

Bermeoko Udalak azaldu dauenez, aurten 15 erakuslek parte hartuko dabe azokan. Ume zein nagusientzako literaturea eta alor askotako liburuak egongo dira: Historia, sukaldaritzea, euskal gaiak eta abar. Euskerazko eta gaztelaniazko argitalpenak egongo dira aukeran, nobedadeak zein aurreko urteetako liburuak.

Ganera, gogoratu eragin dabe, azokan erositako nobedadeek, disko zein liburu izan, % 10eko deskontua daukiela, dendetako ohiko prezioaren aldean. Izan be, Bermeoko Liburu eta Diskoaren Azokearen helburua irakurzaletasuna bultzatzea eta nobedade literarioak ezagutzera emotea da. Liburua protagonista bihurtzea, antolatzaileen esanetan.

Idazle ugarik osteratxua egingo dabe Bermeotik eta liburuak sinatzen egongo dira argitaletxeen erakusmahaietan. Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo eta Miren Palacios bertan izango dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Ganera, Bertso-papelak izenburuko erakusketea ipiniko dabe Lameran bertan.

Bermeoko Liburu Azokea goizez (11:00-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:30) egongo da zabalik. Asteburuetan ordu erdi beranduago zarratuko dabe.

Osorik irakurri