Horretarako, Bizkaiko Gurutze Gorriaren elkarlanari esker, gaur goizean Erriberako Merkatuan karpa bat egongo da eta bertan monitore espezializatuak BBBri buruzko tailer bat eskaini dute. Urte guztian bilbotarrek horrelako bost tailer izango dituzte.
Helburua pertsonak trebatzea da, arrisku-egoera baten lekukoak badira, zer egin jakin dezaten. Gurutze Gorriaren datuen arabera, Europan, bat-batean urtean, gutxi gorabehera, 700.000 pertsona hiltzen dira eta ospitaletik kanpo bihotz-biriketako geldialdia izaten dutenak 100.000 inguru dira urtean. Bihotz-biriketako geldialdiek jotakoen kopuru garrantzitsu bat egoera onenera itzul daiteke, laguntza emateko katea goiz aktibatuz eta bihotz-biriketako bizkortzea aplikatuta. Gainera, BBBrekin batea kanpoko desfribilazio erdiautomatikoa erabiliz gero, emaitzarik onenak lortzen dira. Horregatik da hain garrantzitsua ahalik eta herritar gehienek BBB teknikak egiten jakitea.
Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia den Yolanda Diez andreak azaldu duenez, bihotz geldialdia gertatuz gero, anbulantzia heldu arte pasatzen den denbora oso garrantzitsua da eta denbora luzeagoa den heinean eraginpeko pertsonak bizirik jarraitzeko aukerak gutxitzen dira. Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak bihotz-biriketako geldialdia gertatu eta berehala egitea nahitaezkoa da. Horregatik da hain garrantzitsua herritarrei BBB teknikak irakastea, Bilbo, bihotzaren aldetik, leku babestua izateko.
Gaur Erriberan antolatutako tailerraren moduko beste lau tailer egingo dira aurrerago.
- Martxoaren 12an, Abandon, Kale Nagusiko metro-irteeraren ondoan.
- Ekainean.
- Irailean, Lehen Laguntzen Munduko Egunarekin bat etorrita.
- Azaroan.
(11:30etik 13:30era izaten dira jarduera horiek)
Beste alde batetik, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Gurutze Gorriak arlo honetan duten inplikazioa azpimarratu behar da:1991tik erakunde biek batera hainbat ikastaro eskaini dizkiete uriko ikasleei BBBri buruz, oinarrizko maniobrak egiten jakin dezaten eragileak izateko eta bihotz-biriketako geldialdia gertatuz gero, BBB maniobrak berehala egitea zein garrantzitsua den ohartzeko. Bilboko 1.000 ikasleri ematen zaie trebakuntza gai honetan urtean. 2014-2015 ikasturtean BBB programan Bilboko Bigarren Hezkuntzako eta Prestakuntza Zikloetako 11 ikastetxetako 1.021 ikaslek parte hartu zuten.
Arrisku Kardiobaskularraren Prebentzioaren Europar Eguna
Gaixotasun kardiobaskularrak herri garatuetan heriotza kausen artean lehena dira. Horiei aurrea hartzeaz herritarrak kontzientziatu beharra dago eta horregatik martxoaren 14an Arrisku Kardiobaskularraren Prebentzioaren Europar Eguna da.
Diezek esan duenez, gogoratu behar dugu denok dugula gaitasuna arrisku kardiobaskularraren faktore nagusietan eragiteko. Bizimodu osasungarria izan behar dugu, hau da, elikadura zaindu behar dugu, ariketa fisikoa egin behar dugu eta tabakismoa saihestu behar dugu. Horiek dira prebentzio kardiobaskularraren hiru zutabe behinenak. Aldizka ariketa fisikoa egin, tabakoa erretzeari utzi eta elikatzeko orduan fruta eta barazki asko eta elikagai koipetsuak, azukreak eta gatza saihestuz gero, eta horrekin batera, pisu egokia badugu eta alkohola ez badugu hartzen neurriz gain, arrisku kardiobaskularra txikiagoa izatea lor dezakegu.
Horiek guztiak kontutan hartuta, Osasun eta Kontsumo Saileko medikuek eta erizainek ariketa fisikoari, elikadurari eta ohitura osasungarriei buruz eta droga-menpekotasunei aurrea hartzeko programa bereziak egiten dituzte, udalerriko ikastetxeetan ez ezik, komunitate guztiko eremuan ere bai.