Bilbao Eszenak antolatutako jardunaldiek bi irakasleren bitartez izango dira dinamizatuak: batetik, Ivan Blasco, artisau fabrikazioan aditua; eta bestetik, Elisa Espina, EHUko medikuntza eta erizaintza fakultateko laborategiko teknikaria. Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, apirilaren 12an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Antolatzaileek azaldu bezala, hiru helburu izango ditu topaketak: lehenik eta behin, 3D inprimaketa zer den eta nola funtzionatzen duen ikastea; inprimagailua prestatu eta inprimaketa lanak egiteko pausuak jakitea; eta azkenik, teknologia berria gaur egun nola erabiltzen den ikustea.
25 plaza besterik ez dira egongo, hurrenkeraz apuntatzen direnei emango zaiena. Sarrera doakoa izan arren, ezinbestekoa izango da bost euroko bermea ordaintzea izena ematean. Diru kopurua osorik itzuliko da Topaketa Teknikoak parte hartuko duten profesionalei. Antolatzaileek bi kontu korronte utzi dituzte eskura izena eman ahal izateko:
Kutxabank (BBK-Kutxa-Vital): 2095 0000 70 9103906098;
La Caixa: 2100 4817 18 2100174459.