'Argirantza bidea' izenburupean emango diote hasiera BAS zikloari

uriola.eus 2016ko mar. 18a, 06:00

Eliz musikan oinarritutako hitzordu kulturala da Bilbao Ars Sacrum (BAS) zikloa. Guztira, bost emankizun eskainiko dira, Bilboko Enkarnazio elizan (Atxuri) eta Eleiz Museoan, 'Argirantza bidea' lelopean, gaurtik martxoaren 23ra.

Aurtengo edizioan, guztira, kultura-arloko bost hitzordu egongo dira; Gizakunde Eleizan eta Eleiz Museoan egingo diren kontzertuez eta argizko instalakuntzez gozatzeko aukera egongo da (Enkarnazio plazatxoa).

Sarrerak 3 eta 5 euro artekoak izango dira eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalgune plaza, 11-1) egongo dira salgai, 11:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.

BAS 2016ko programazioa eskuragarri egongo da Bilbao 700 Fundazioaren webgunean: www.bilbao700.eus

- Martxoaren 18a, ostirala, Rossini abesbatzak zikloari hasiera emango dio A Tribute to Women obrarekin:

- Martxoaren 19an, larunbatean eta 22an, asteartean, argizko instalakuntza batez osatutako proposamen artistikoa ipiniko dute Eleiz Museoan. Haren bidez, aparteko esperientzia sentsorialaz gozatzeko aukera egongo da, Garbiñe Abendañok eskainiko duen ahozko emanaldiaz lagunduta.

- Martxoaren 20an, igandean, Gizakunde Eleizan Euskal Barrokensemble taldearen eta Enrike Solinis zuzendariaren emanaldia egongo da.

- Martxoaren 23an, asteazkenean, Gizakunde Eleizan amaiera-agurra emango diote BAS 2016 zikloari Accademia del Piacere taldearen emanaldiaren bitartez.

Ordutegia

- Martxoaren 18an. 20:00etan. Gizakunde Eliza. 5 euro 

- Martxoaren 19an. 20:00etan. Eleiz Museoa*. 3 euro. 30 minutuko emanaldi bi: 20:00etan eta 21:00etan. 

- Martxoaren 20an. 20:00etan. Gizakunde Eliza. 5 euro.

- Martxoaren 22an. 20:00etan. Eleiz Museoa. 3 euro. 30 minutuko emanaldi bi: 20:00etan eta 21:00etan.

- Martxoaren 23an. 20:00etan. Gizakunde Eliza. 5 euro. 

*Eleiz Museoko argi-instalazioa ikusgai izango da martxoaren 18, 20 eta 23an, 19:30etik aurrera.

Sarreren salmenta 

Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 18:00etara, etenik gabe. Halaber, sarrerarik saldu barik geratuz gero, Gizakunde Eleizan salduko dira emanaldi bakoitza hasi baino ordu bat lehenagotik.