Hala, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun-uhalaren eta umeak atxikitzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera kontrolatzeko. Hartara, bai gidariek bai ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko dute, izan ere, horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta lege horretan beren-beregi araututa agertzen da.
2015ean zehar, Bilboko Udaltzaingoak 72 kontrol egin zituen hiru kanpainetan, helburu horrekin. Hauek izan ziren emaitzak:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 25.681
• Kanpainarekin zerikusia duten eta egindako salaketa-kopurua: 118 (kontrolatuetakoen % 0,45) honela banatuta:
- Gidariak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 75
- Aurrealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 23
- Atzealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 17
- Umeak eusteko sistema ez erabiltzeagatik: 3
• Beste arau usteengatiko salaketa kopurua: 73