Bilbao-Bilbao Nazioarteko Klasiko Zikloturista dela eta zirkulazio aldaketak iragarri dituzte

uriola.eus 2016ko mar. 11a, 09:10

Igandean, martxoak 13, Bilbao-Bilbao 2016 Nazioarteko Martxa Zikloturistaren XXVIII. edizioa ospatuko da eta, ondorioz, goizean zehar zirkulazioa eten edo murriztu egin beharko da Bilbon.

Zirkulazio-aldaketak Udaltzaingoak eta antolatzaileek erregulatuko dituzte Recalde zumarkalean, Moyua plazan, Deustuko zubian, Orixe kalean eta On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusian.

06:45etik 09:30era bitartean, gutxi gorabehera ibilgailuentzat itxi egingo da Deustuko zubia, handik abiatuko da-eta martxa. 08:00etatik 09:15era bitartean tarteka moztuko da Orixe kalea. Alde horretako garajeetako sarrera-irteerak Udaltzaingoak eta antolatzaileek arautuko dituzte.

12:00etatik 14:30era ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Recalde zumarkalea, Salbe zubiaren eta  Moyua plazaren artean. Ordu-tarte berean trafikorako itxiko da Moyua plaza, Gobernuaren Ordezkariordetzaren eta Elcano kalearen artean (plazaren hegoaldea).

Azkenik, 09:30etik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia (han jarriko da helmuga), Moyua plazaren eta Urkixo zumarkalearen artean. 

Bilbobusen eta Bizkaibusen zerbitzu batzuetan ere aldaketak izango dira martxa zikloturista dela eta. Bilbobusen egingo diren aldaketak www.bilbao.net web orrian eta markesinetan kontsultatu daitezke.