Errugbiaren Hiztegi Terminologikoa aurkeztu dabe Baionan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 14a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Euskadiko Errugbi Federazinoko arduradunek eta hainbat errugbi taldetako ordezkariek parte hartu dabe aurkezpenean. Errugbiaren munduko terminoak batzen ditu hiztegi barriak eta euskeraz zelan erabili behar diran jasoten da.

Hzkuntzea eten barik barritzen dan ezkero, berau azaltzeko tresnak be eguneratu egin behar dirala adierazo dau Eusko Jaurlaritzeak. Bide horretan, 2001ean Terminologia lan-plangintzea martxan ipini eban Jaurlaritzeak, Euskerearen Aholku Batzordearen barruan. Harrezkero, 52 hiztegi terminologiko atara ditue egitasmo horren barruan.

Errugbian erabilten dan terminologia zehatza batzeko asmoz argitaratu dabe Errugbiaren Hiztegi Terminologikoa. Baionan aurkeztu dabe, izan be, Ipar Euskal Herrian zaletasun handia dago. Jean Dauger errugbi zelaian egin dabe aurkezpen ekitaldia, Euskal Herriko klubik indartsuenetako baten, Baionako Aviron-en, etxean hain zuzen.

Hiztegian, errugbian ohikoak diran berben zerrendea jasoten da, bost ataletan banatuta: Instalazinoak, personala, ekipamendua, partidua eta antolaketea. Berben euskerazko forma onartua eta gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak emoten dira. UZEIkoek eta errugbian adituak diranek lagundu deutsie Jaurlaritzearen Terminologia Batzordeari.

Jaurlaritzaren hiztegi terminologikoetako batzuk liburu formatuan argitaratu ditue eta, ganera, danak dagoz interneten doban ikusteko moduan, pdf formatuan, Euskalterm Banku Publikoaren gunean. Errugbiaren Hiztegi Terminologikoa be badago bertan (hemen).

Osorik irakurri