Mieltxori omenaldia egingo diote gaur Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2016ko mar. 15a, 09:06

Gaur, martxoak 15, asteartea, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren.

Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun arteko giroan, Mieltxo ezagutzeko zortea izan genuela ospatzea. Irrati honetako kolaboratzaile, lagun eta entzule guztiak gonbidatuta zaudete, noski.