Umeak eramateko motxila eta zapien bilketa Siriako errefuxiatuentzat

uriola.eus 2016ko mar. 14a, 10:41

Bizkaiko hainbat lekutan ari dira jasotzen errefuxiatuen haurrentzako materiala. Bilbon, esaterako, Estudio 14k egiten du bilketa lana.

Astelehenetik ostiralera jasotzen dituzte Maiatzaren bi kaleko 14. zenbakian kokatuta dagoen Estudio 14k Siriako errefuxiatuei bidaltzeko ume txikiak eramateko motxilak, zapiak foularrak eta antzekoak.

Estudio 14ko ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean.

Mirari Aranburu da kontakturako pertsona.

Jasotako materiala gobernuz kanpoko elkarteen bitartez bidaliko dute errefuxiatuen kanpamenduetara.

 

Bizkaian beste leku batzuk

Estanco Santa Ana
Santa Ana 19 - 48930 Areta-Getxo
Telefonoa: 94 464 79 40
Kontaktua: Irene Lopez Setien

 

Muxuz Muxu http://www.muxuzmuxu.com/
Algortako Etorbidea 53 -48991 Algorta 
Telefonoa: 94 400 35 74
Kontaktua: Bego Montilla

 

Pinotxo https://www.facebook.com/Pinotxogoxokidenda
Artebizkarra 19 - 48860 Zalla
Telefonoa: 685720223
Emaila: estiportillo@gmail.com
Kontaktua: Esti Portillo