Kale itxierak eta ur mozketa iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2016ko mar. 14a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, martxoak 15, kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Arbolantxa kalean zein Iparragirre eta Autonomia kaleetan. Gainera, lau orduz, ura moztuko dute Gordonizen.

Bihar, martxoak 15 hasi eta hilaren 18ra arte, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak aokupatuko dira Arbolantza kalean, Mazarredo zumarkalearen eta Ibañez de Bilbao kalearen artean. Ostegun goizera arte, sarrera-irteerak Done Bikendi kaletik egingo dira eta Garajeetarako sarrera-irteerak seinalistek erregulatuko dituzte.

Kalea mortero inprimatuekin konponketa-lanak egiteko okupatuko da.

Bestalde, bihartik eta apirilaren 8ra, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Iparragirre kaleko 71. zenbakiaren eta Autonomia kaleko 23. zenbakiaren arteko eremuan. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. 

Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Ur mozketa

Bihar ere, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Gordoniz kalean, 44. zenbakian. Udalaren ur-sarean lotura lanak egiteko hartuko dute neurria.