Lau hizkuntzatan argitaratuko dau Kirmen Uribek hurrengo nobelea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 14a, 00:00

Elkarrekin esnatzeko ordua izenburuko eleberria, euskeraz ez eze, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz plazaratuko dau Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Susa argitaletxea arduratuko da edizinoaz. Antonio de Guezala margolariak 1927an margoztutako koadro bat da nobelearen abiapuntua. Bertan agiri dan Txomin Letamendiaren bizitzea da kontakizunaren ardatza.

Orain dala ia ehun urteko jai giroa irudikatzen dau Guezalaren Artisten gaua Ibaiganen koadroak. Bertan agiri dan musikarietako bat da Uriberen nobela barriko protagonista nagusia. Mundu zabalean ibili zan musikea joten baina 1936an, gerreagaz batera, komandante izentau eben eta goitik behera aldatu jakon bizimodua. Modu tragikoan amaitu ziran Letamendiaren ibilerak.

Kirmen Uriberen hirugarren eleberria izango da Elkarrekin esnatzeko ordua. Aurretik Bilbao-New York-Bilbao eta Mussche plazaratu ditu. Biak be hizkuntza ugaritara itzulita dagoz. Dana dala, hirugarren nobela honek badakar barritasun handi bat. Izan be, hasikeratik plazaratuko ditue lau hizkuntzatako bersinoak.

Euskerazkoa Susak atarako dau. Gaztelaniazko bersinoa argitaratzeaz Seix Barral arduratuko da. Katalanaren kasuan, Edicions 62 egongo da atzean eta galizierazko bersinoa Xerais argitaletxearen eskutik helduko da. Euskal literaturan gitxitan jorratuko bidea izango da Kirmen Uribek hartuko dauen hori.

Osorik irakurri