Martxoaren 14an hasi eta 20an bukatuko den edizio honetan, eredu energetikoa eta honen ondoria den aldaketa klimatikoaren gaia eta hauek gainditzeko behar den trantsizioa landuko dira. Horretarako, AEB, Bolivia, Uruguai, Espainia eta Euskal-Herrian ekoiztutako proposamenak aukeratu ditugu, eta hauekin batera India, Kanada, Brasil, Ekuador, Kuba, Grezia, Polonia, Alemania eta beste herrien kasuak aztertuko dira jardunaldietan.
17 udalerritan izango dira guztira emanaldiak: Gipuzkoan, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Irun, Ordizian, Tolosan eta aurten ere Ataun eta Seguran egongo da ikusgai;Araban, Gasteizen ; Nafarroan aldiz Iruña eta Lizarran eta Bizkaian berriz, Artea, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Leioa eta Trapagaranen ikusi ahal izango dira emanaldiak. EkoZinemaldi hau, Ekologistak Martxan elkarteko bolondresek eta erakunde lagunek egin dute posible berriz ere.
Emanaldiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira. Aurten euskarazko eskaintza luzea dagi, alde batetik Ekologistak Martxan-ek ekoiztutako “Piztu aldaketa!” dokumentalarekin, eta beste aldetik erakundeak berak bereziki euskaratutako “Honek dena aldatzen du” filmarekin, mundu mailan ospetsua den Naomi Klein-en izenburu berdineko liburuan oinarritua. Sarrera doakoa izango da orohar, baina aurten ere herri batzuetan egitarauaren barne filma komertzialak eskainiko dira.
Bilboko egitaraua
Martxoak 16 Asteazkena: BILBOROCK (18:00)
- ”Honek dena aldatzen du”, Naomi Klein (jatorrizko bertsioa, azpitituluak euskaraz)
Martxoak 17 Osteguna (Ekoetxean) (19:00):
-"Como los lobos cambiaron los ríos"
- "Los Malos sueños de René Petit"
- "Un Minuto por el Beni"
Martxoak 18 ostirala (Ekoetxean) (19:00):
- "Crudo Paraíso"
- "Asfaltar Bolivia"
- "Tú tienes el poder para cerrar Garoña"