Newroz jai kurdua ospatuko dute arratsaldean Zirika! gunean

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2016ko mar. 18a, 10:49

Gaur, martxoak 18, Newroz urte berri kurdua ospatuko dugu Bilbon, Zirika! herrigunean (Ronda 12) arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Bertan, "Kurdistan: emakumeen iraultza" dokumental atera berria ikusteko aukera izango dugu. Dokumental honetan emakume kurduek beren herriaren erresistentzian duten papera eta partehartzea aztertzen da, jatorria, zerk eraman duen emakumeak erresistentzian duten paper nagusia izatera eta emakumeen inplikazioaz ere hitz egiten du dokumentalak.

Honez gain, ekitaldi politikoa eta musika kurdua eta jateko mokadu goxoak ere ere izango ditugu hurbiltzen zaretenontzat. Beraz, ostiral honetan hitzordua dugu Zirika! herri gunean, etorri gurekin herri kurduari beste elkartasun keinua adieraztera gaur egun bizi duten egoera latzari aurre egin dezaten. Newroz piroz be!. Biji Kurdistan!