Bizkaiko Kaleratzerik Ez! plataformak negoziaziorako deia egin dio Laboral Kutxari

uriola.eus 2016ko mar. 15a, 08:10

Bizkaiko Kaleratzerik Ez! plataformak publiko egin duen adierazpenean, Laboral Kutxak  plataformari emandako negoziaziorako ezetza salatu nahi izan du. Ondorioz, bankuak "hainbat pertsona etorkizun zalantzagarriarekin eta egoera larrian utzi ditu" azaldu du.

PAH Bizkaiak atzo azaldu zuen bezala, asko izan dira Laboral Kutxa bankuarekin hitz egiteko saiakerak, inolako erantzunik lortu gabe. Plataformako kideek esan bezala, "beharrezkoa" da hainbat familien nahiak asetu eta euren bizitzen egoera normalizatzea, eta hori "ezinezkoa"  izango da negozizazio pausorik ematen ez bada.

Bestalde, afektatuek hitz egin duten departamentuetan jaso izan duten tratu "desatsegina" ere salatu nahi izan dute. Horregatik, hitz egitea bai Laboral Kutxa zein Kaleratzerik Ez! plataformarentzat ere "erabat positiboa" izango dela adierazi dute kideek, eta horren ondorioz, kanpaina bat zabaldu nahi izan dute twitterren bidez #EscuchaLaboralKutxa traolarekin.