Diaz Enparantza doktorearen kalea itxi eta Uribarriko eskolako landan ur mozketa egongo da

uriola.eus 2016ko api. 6a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, apirilak 7, osteguna, kalea tarteka itxi eta espazio publikoa okupatuko da Dian Enparantza doktorearen kalean. Bestalde, ur mozketa egongo da Uribarriko eskolako landan. 

Bihar, apirilak 7, 07:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparantza doktorearen kalean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Gainera, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Uribarriko eskolaren landan.