Bilbao Dendak eta Udala elkarlanean hasiko dira merkataritza-eremuak dinamizatze aldera

uriola.eus 2016ko mar. 16a, 06:15

Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak elkarrekin lan egingo dute hiriko merkataritza-eremuak sustatu eta dinamizatzeko. Gobernu Batzordeak gaur onartu eta bi erakundeen arteko Lankidetza-Hitzarmena eta hauen sinadurek abian jarriko dute hartutako erabakia.  

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak gaur onartu duen erabakiak argi berdea eman dio Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Sailaren —Bilbao Ekintzaren bitartez— eta Bilbao Dendak elkartearen arteko Lankidetza-Hitzarmenari, 'Bilboko Uri Barruko Merkataritza Zentroetako gerenteak' programa gauzatu ahal izateko.

'Bilboko Uri Barruko Merkataritza Zentroetako gerenteak' programaren garapena, Udalak, Euskal Automomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Merkataritza Ganberak eta Bilbao Dendak elkarteak 2013an sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikita dago.