Administrazioak "ez die behar bezalako erantzuna eman" Ibaiondo barrutiko auzoek izan dituzten "aldaketa demografiko eta urbanistiko izugarriei", horren guztiaren ondorioz, gaur egun egoera "jasanezinean" daudela adierazi dute hainbat guraso elkarteek argitara eman duten mezuan.
Horregatik eskatzen diete bai Bilboko Udalari bai Eusko Jaurlaritzari "hartutako konpromisoak betetzea eta ikastetxe berrien eraikuntza eta gure eskola eta institutuetan egin beharreko obrak bizkortzea".
Egoera salatzea erabaki duten guraso elkarteak Garcia Rivero LHI, Miribilla LHI, Mujika LHI, Pagasarribide LHI, Iruarteta LHI, Gallegorria LHI, San Adrian BHI eta Eskurtze BHIko guraso elkartea dira.
Ostiralean prentsaurrekoa deitu dute
Ibaiondo barrutiko ikastetxe nagusietako guraso elkarteetako ordezkariek prentsaurrean emango dituzte xehetasun gehiago martxoaren 18an, ostirala, 11:30ean San Adrian Institutuan (Martin Barua Picaza 14).