Zazpilanda eraberritzeko ahalegina egingo dute Jaurlaritzak eremu narritutzat hartu ondoren

uriola.eus 2016ko mar. 17a, 09:15

Zazpilanda Etxaldea Eusko Jaurlaritzako arriskupeko auzoen inbentarioaren barruan kokatzen da, eta Udalak egoera hori gainditzea bilatzen du. Duela urte bat baino gehiago, Bilbo berroneratzeko helburua duen udal erakundeak, Surbisak, jarduketa-mekanismoak abian jarri zituen, Udalak emandako lehentasun soziala aurrera eramateko.

Hori dela eta, parte hartzeko prozesu bati hasiera eman zion, diagnosi bat burutu zuen eta jarduketa-plana diseinatu zuen, Zorrotzako goiko aldean kokatuta dagoen auzoaren eraberritze osoa egin ahal izateko. Orain, Udalak aurrera egin du, Eusko Jaurlaritzak Zazpilanda eremu narriatutzat hartu duelako. Eusko Jaurlaritzaren sailkatze horri esker, Zazpilandetako bizilagunek etxeak eraberritzeko finantzaketa publikoa eskuratzeko aukera handia izango dute. 

Bilboko Udalak Surbisaren bidez gidatzen duen Zazpilanda eraberritze-prozesua sustatzeak bideragarria izango da, auzoko etxebizitza guztiak kontuan hartzen badira eta modu bateratuan burutzen bada. Horregatik, Surbisako Administrazio Kontseiluak gaur egin duen bileran beste aurrepauso bat eman du bere konpromisoaren. Horrela, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ez dituen 36 m2 baino txikiagoak diren Zazpilandako etxebizitzei diru-laguntzak eskuratzeko aukera ematea onartu du, 21.000 €ko diru-sarrerak baino baxuagoak dituzten familiei. Hori horrela, Surbisak Eusko Jaurlaritzak onartu ezean, laguntzak osatuko lituzke.

Zazpilanda Barria

Zazpilanda Etxaldea Etxebizitzaren Gizarte Ekintza Sindikalak (Obra Social Sindical del Hogar) eraiki zuen Kobeta mendiaren hegalean, 1954an. Bertan, zortzi bloketan antolatutako 49 etxebizitzek 392 solairu eta 707 biztanle dituzte.

Bilboko Udalak nahiz Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hauetan esku-hartzea ezinbestekotzat jotzen dute, etxeen eta ingurunearen narriadura saihesteko.

Izan ere, Bilboko Udalak auzoaren irisgarritasuna hobetzeko, bertan bi elementu mekaniko jartzea lehenetsi du, horietatik azkenengoa pasa den urtarrilean abian jarri zena. Lehenengo igogailuak Zorrotzako goiko aldea eta auzoaren bihotza lotzen ditu. Zehatz-mehatz, Zorrotzako oinezkoentzako zubia eta Zazpilanda auzoa lotuko ditu, tartean Bidegain auzoan geralekua edukita. Bigarren igogailu bertikala, Usandizaga musikaria kalearen altueran, Zorrozgoiti auzoa A8 autobidearen gaineko oinezko zubiarekin lotuko du. Igogailuaren eta trenbidearen artean 22 metroko luzera duen oinezko zubi bat dago, orain dagoen bestearekin paraleloa dena. Gainera, Obra, Zerbitzu, Eraberritze Urbano eta Espazio Publikoko Eremuak Auzokide Planaren bidez mugak kentzea eta atarietarako irisgarritasuna hobetzea aztertuko ditu.

Zazpilanda Udalak Surbisaren bidez hasitako eraberritze-proiektu baten parte da: Zazpilanda Barria. Proiektua hiru euskarritan oinarritzen da: oinarrizko eraberritzea etxebitza-eraikinen segurtasun eta bizigarraitasun-baldintzak hobetzeko; irisgarritasun hobetzea igogailuak jarriz; eta isolamendu termikoa etxeetako hezedura-arazoak konpontzeko eta blokeen eraginkortasun ekonomikoa hobetzeko, eta ondorio gisa, fakturetan aurreztea.

Surbisaren Administrazio Kontseiluan eztabaidatutako beste gai batzuk

Era beran, Surbisako Administrazio Kontseiluak gaur bertan gai-zerrendan beste bi puntu gehitu ditu:

• 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak prestatzea

• Sozietatearen jarduneko presidentearen eskuetan ordezkaritza uztea Surbisako diru-laguntzen urteko deialdiak egiteko.

Surbisari buruz

Udalak fundatutako enpresa publikoa da, udalerriko etxebizitza-erakin eta lokalen eraberritze urbanoa sustatzeko.

1985ean sortu zen Zazpi Kaleak eraberritzeko, 1983ko uholdeen ondoren. 

1994an bere lan-eremua Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala barneratu zituen. 2005ean lan-eremua zabaldu zuen Errekaldeko Artatzu Bekoa sartuz, eta 2007an Zorrotzaurre eta 2008an Otxarkoaga gehitu zituen. 2012tik aurrera honako auzoak lehenetsi zituen: Olabeaga, Irala eta Zazpilanda. 

Horrela, Surbisak hiriko errehabilitazio integratu, iraunkor eta irisgarria finkatu nahi du Plan Estrategikoak lehenetsitako guneetan. Horretarako, bertatik bertara lanean ibiltzen den diziplina askotako talde profesionala dauka, egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko baliabide gisa errehabilitazioa sustatzeko. 

Teknika berritzaileen sustapena eta obra-fase guztien nahiz dirulaguntzen tramitazioan leihatila bakarrarekin funtzionatzea dira sozietate honen helburu nagusietakoak. Bestetik, bere jomugak bizikidetzaren sustapena eta gizartetik baztertuta geratu daitezkeenen egoera dira.